Mostrando entradas con la etiqueta josu figueroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta josu figueroa. Mostrar todas las entradas

Sarrera!!!


Josu Figueroa, Garazi Iriondo eta Aratz Sánchez gara, Gasteizko Magisteritza eskolako hiru ikasle, Lehen Hezkuntza espezialitatekoak hain zuzen ere. Blog honetan lauhiruhilabetean zehar teknologia berrien inguruan egindako lan guztiak txertatuko ditugu, dagokion azalpena emanez (helburu hezitzaileak, gaitasunak, nori zuzendua, bitartekoen erabilera, abantailak, etab.). Halaber, bitarteko bakoitzaren tutoriala zuekin konpartituko ditugu, non programa bakoitzaren ezaugarriak azalduko ditugun adibideen bidez. Gainera, klasean landutako bitartekoak ez ezik, beste batzuk ere landuko ditugu. Bestalde, gehigarriak dira klasean landu ditugun beste kontzeptuak, hala nola, eguraldia jartzeko accuweather, zenbat bisita izaten ditugun jakiteko clustrmaps... Horietaz aparte, guk beste batzuk bilatu ditugu: horoskopoak jartzeko, erloju bat, egutegia, jolasak...

Bestalde, blog-en bost berri edo ekarpen jarri ditugu. Bertan, berriaren nondik norakoak azaltzen ditugu, beti ere bitarteko grafiko batetaz baliatuz. Gainera, bakoitzaren iruzkina burutu izan dugu. Zuek horrelakoak egin izanez gero, ez ahaztu informazio iturria jarri.

Bestalde, eta lanekin bukatzeko, giza-gorputzari buruzko sekuentzia didaktiko bat egin dugu. Bertan, lehen ezagutzen ez genituen bi programa erabiltzea gomendatzen dizuegu.

Blog-a aurrera eramateko finkatu ditugun helburu zehatzak honako hauek dira:

- Hezkuntzari bideraturiko erabilpen eta teknologi berriak bultzatzea eta erabiltzen ikastea.
- Autonomia eta garapen pertsonala izatea.
- Teknologia berrien garrantzia irakaskuntzan zabaltzea
- Sormena bultzatzea.
- Hizkuntza trataera egokia bultzatzea jendearen aurrean hitz egitenez edo ordenagailuaren aurrean lanak eskuragarri izateko.
- Kooperazioa eta besteekiko harremana bultzatzea.
- Norberaren garapena eta autokontzeptua lortzea.

Espero dugu gure lana baliagarria izatea zuen jakituria zabaltzeko eta azpimarratutako helburuak lortzeko.

Youpaint programaren tutoriala

Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com



You paint programa haurrentzako marrazketa programa bat da. Oso erabilpen erraza du eta imaginazioa lantzeko balio digu. Kolore bizikoa da eta botoiak handitxoak izateak honen erabilpena errazten du. Arbel digital bat eduki ezkero, oso aproposa izango litzateke, bertan erabiltzea.


Helburu hezitzaileak

Programa hauen helburua, marrazketa teknikoa lantzea izango da. Programa honen bidez, arlo asko azaltzeko baliabide moduan erabili dezakegu. Marrazketa, ume guztiek gustokoa dute eta gaiak lantzeko aukera bikaina da. Koloreak lantzeko lehendabizi.

Landutako gaitasunak eta zergatia

-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:

Norberak marrazkiak aukeratu eta margotu egingo ditu. Besteei azalpenak emango dizkio erabilpena azaltzeko. Modu honetan, kontzeptuak sakonki barneratuko ditu.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:

Interneten erabilpenaren bidez, irudi berriak txertatzea eta informazioa bilatzeko(marrazki berriak) motibazioa piztea. Halaber, youpaint programa erabiltzeko gaitasuna garatzea.

- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna:

Umeek gai izango dira ordenagailu baten bidez marrazki bat egiteko eta margotzeko.

Nori zuzendua

1. eta 2. ziklorako zuzenduta dago. Erabilpena oso simplea da eta 3. ziklorako, beste programa sakonago bat erabiltzea gomendatzen dugu.

Abantailak

- Marrazteko tekniak hobetzea
- Koloreen erabilpena barneratzea
- Forma ezberdinak barneratzea
- Proportzioak lantzea
- Marrazteko eta margotzeko teknika berri bat eskaintzen du, ohikoa alde batera utziz.

Erabili beharreko errekurtsoak

- Ordenagailua
- Internet
- Youpaint programa


Web orria:

Programa jaisteko http://youpaint.softonic.com/descargar -ra jo. Softonic programak jaisteko bitarteko oso baliagarria da.


Hona hemen youpaint-i buruzko bideo bat youtubetik hartuta. Bertan arbel digital batean lantzen da eta aipatu dugunez oso programa egokia da bertan lan egiteko.



Hona hemen aurkitutako beste bi tutorial:





Ktuberling Programaren tutoriala

Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com



Unitate didaktikoa prestatu genuenean, ktuberling programa erabili genuen. Hona hemen programa honen erabilpena. Oso aplikazio sinplea da eta kontzeptu basikoak menperatzeko balio digu. Aplikazio hau, edozeinek erabili dezake, baina 1. ziklorako gomendatzen dugu, oso kontzeptu sinpleak lantzen diralako.


Helburu hezitzaileak

Programa honen bidez, lantzen diren helburuak, giza gorputzarekin zerikusia dute. Giza gorputzaren atal batzuen proportzioak eta kokapena da gehien lantzen dena.

Landutako gaitasunak eta zergatia

- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:

Ikasleek teknologia berrien mundua exploratzen hasiko dira. Honela, ordenagailua erabiltzen ikasiko du.

-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Ume bakoitzak bere ariketa edo bere irudia sortuko du. Ariketa bakoitzaren azalpena emnago du klasekideen aurrean.

- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna:

Animali baten irudia osatuko dute, eta ondoren ikasle guztiek egindako irudiekin bilduma bat egingo dute.

Nori zuzendua

1.ziklorako bideratuta dago, oso programa simplea da. Ume txikientzako oso dibertigarria da.

Abantailak

- Ordenagailuaren erabilpena hobetzea.
- Giza gorputzen atalen kokapena burutzea.
- Imaginazioa lantzea.
- Autonimiaren garapena

Erabili beharreko errekurtsoak

- Ordenagailua
- Ktuberling programa

Web orria:

Ktuberling programa jaisteko hurrengo webgunera jo behar dugu. http://http//ktuberling.softonic.com/linux

Hona hemen, interneten aurkitutako bideo bakarra ktuberling-i buruz hitz egiten duena. Ume txiki batek, Chavez-ekin elkarrizketa bat mantentzen du eta umeak ordenagailuei buruz zer ikasi duen erakusten dio, eta zer ikasi du ume honek?? ba Ktuberling programa!

Leroy, Youtube-ko izarra


Leroy 18 urteko gasteiztar bat da eta azken asteetan bere ahotsa mundu osoan zehar zabaldu da orain dela 3 urtetik youtube sarean eskegi dituen bideoei esker. Bertan Beyonce eta beste abeslari famatuen abestiak abestu ditu gitarra edo piano baten laguntzaz eta dagoeneko bideoak 1,5 milioi bisita jaso izan dituzte orotara.

Azken egunetan asko hitz egin da haren inguruan Estatu Batuetako diskografika batek bere talentuan jarri duelako begia. Atzo, horren berria jaso genuen antena3 televista kateak informatiboetan emandako berri bati esker. Hona hemen katearen web orritik hartutako bideo:

Más vídeos en Antena3



Batez ere, ingelesez abesten du, baina gaztelaniarekin ere ausartu egin da, eta askotan ohiko artistak baino bertsio politagoak egiten ditu. Guri asko gustatu zaigunez, youtube-n eskegi dituen zenbait bideo zuekin konpartitu nahi ditugu. Bidenabar, gomendatzen zaituztegu bere youtube kontua(superleroyvv)edo myspace bisitatzea.

Beyonce – Halo




Leona Lewis - Bleeding Love



Craig David - Walking Away

Human Calendar

Oraintxe bertan Human Calendar bat txertatu dugu gure blog-ean. Horretarako http://www.humancalendar.com/portable.php web orri horretan sartu gara eta bertan nahi dugun tamaina aukeratu dugu. Ondoren URL-a kopiatu eta gadgets berri bat ireki dugu link-a pegatzeko. Ikus dezakegun bezala, mota desberdinekoak daude. Hemen jarriko dudana beste aukera bat da:

Procaster programa eta Livestream web orria

Behin bitarteko bakoitzari buruzko tutoriala egin ondoren, Procaster programa eta Livestream.com web orria aztertuko ditugu, ezinbestekoak direnak tutorialak aurrera eramateko.




Helburu hezitzaileak

Bitarteko honen helburua ikasleek landutako gai bat Kamera baten aurrean azaltzea edo ordenagailua erabiliz egindako lana edo proiektu azaltzea pasuz pausu da. Ondoren, egindako bideo hori norberaren kontuan egonga da gordeta aurrerago eskuragai izateko. Horrela, urte osoan zehar landutako lanak gordeta izango du kontu pertsonalean, edo taldeko kontuan talde lana bada.

Landutako gaitasunak eta zergatia

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Lana banaka bada, ikasle bakoitzak antolatu, ikasi, grabatu eta azalpen egokia emango ditu. Hori erabilgarria izango da bere autonomiaren garapenerako eta besteei irakatsiz edukiak hobeto barneratzeko.

- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Grabatu beharreko bideoan hizkuntzaren erabilera zaindu beharko dute, azalpenak argiak eta ulergarriak izan behar direlako, aurrerago ikaskideek ikasteko balioko duelako.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Programaren ezaugarri eta aukera guztiak ezagutuko eta erabiltzen ikasiko dute. Halaber, Bideoak grabatzen ikasi eta ondoren besteei nola erakutsi.

Nori zuzendua

4. maila, 5.maila edo 6.maila erabiltzeko egokia iruditzen zaigu. Hala ere, gainontzeko kurtsoetan irakaslearen laguntzarekin erabili daiteke gauza zehatz batzuk azaltzen ikasteko tecnología berreen bidez.

Abantailak


- Ikasten lagundu
- Irakasten ikasten dute
- Ikasitakoa hobeto barneratzen dute ikaskideei egindako azalpenen bidez.
- Haurren motibazioa eta autoestima areagotu

Erabili beharreko errekurtsoak

- Ordenagailua
- Internet
- Procaster
- Aurikularrak
- Mikrofonoa
- Kamara aukeran

Web orriak:

- livestream.com

- Procaster programa jaisteko link-a

Procaster programa eta Livestream web orriari buruzko tutorialak

Orain arte egindako tutorialak egiteko, ezinbestekoak izan dira Procaster programa izatea eta Livestream web orrian kontu bat sortzea. Lehenengoa,ordenagailuan egiten dugun mugimendu guztiak, audioa eta gure aurpegia grabatzeko aukerak eskaintzen ditu, ondoren sortutako bideoak gure blogean txertatzeko. Ikusiko dugun bezala, tutorial hauek zuzenean egin daitezke. Hona hemen zenbait adibide:

Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com


Hona hemen sarean aurkitu ditugun tutorial batzuk:




Beste hau gaztelaniaz eginda dago, eta bertan livestream web orrian nola sartu eta bere ezaugarri nagusiak azaltzen dira.



Azkenik, zuzenean ikus daitekeen musika kate bat erakusten dizuegu. Hori lortu daiteke livestream web orriaren bidez.

Watch live streaming video from 1_music_channel at livestream.com

Google gadgets, Mario Bros + Tutoriala

Gure kabuz bilatu dugun beste bitartekari bat, jolas hau izan da google-en google gadgets bilatuz. Oso dibertigarria da eta nahi duzun jolasa aukeratu dezakezu. Eskuineko zutabean, aldiz, sudoku bat jarri dugu. Maila desberdinerko sudokuak aurki ditzakegu, adin guztietara zuzenduak. Gomendagarria benetan! :)



Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com

AccuWeather - Gasteiz

Accuweather klasean landutako bitartekari bat da, blog-ean eguraldia jartzeko balio duena. Nahi dugun diseinua aukera dezakegu, kokatuko dugun tokiaren arabera handiagoa edo txikiagoa, zalabalagoa edo estuago izan dezakeelako, baita kolore desberdinetakoak ere. Modu honetan, hurrengo egunetan zein eguraldi izango dugun jakingo dugu.

Tutorialaren bidez, pausuz pausu egin dugu eta post honetan txertatu dugu. Baina nola eskuineko zutabean beste bat daukagun, arazoak eman digu eta post honetan iksu beharrekoa zutabean ikusten da. Ondorioz, hau kendu eta bestea bakarrik utziko dugu. Tutoriala ikusi bitarteko hau nola erabiltzen den ikasteko.

Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com

Scratch proiektua. Geografia ikasten

Hona hemen azken lauhiruhilabetean sortutako proiektua Scratch programaren bidez. Programa honekin animazioak sortu daitezke beti ere, gure kasuan, helburu didaktiko batekin. Modu honetan, umeen motibazioa izugarri piztuko da. Guk egindako proiektuaren bitartez, umeek munduko hiriburuak ikasiko dituzte hegazkin bat hartuz. Seriotasunez hartzeko, zenbat eta erantzun gehiago asmatu, hegazkina orduan eta handiagoa izango da. Aldiz, hegazkina txikiagoa egingo da huts eginez gero. Modu honetan, kooperazioa zein konpetizioa izango dugu kontuan. Baina helburu nagusia guztiok amaierara iristea izango da.

Conoce más sobre este proyecto


Helburu hezitzailea

Scratch programaren bidez umeek geografia ikastea nahi dugu. Irakaslearen helburu nagusia umeen motibazioa da oso gai monotono baten aurrean jolas baten bidez.

Landutako gaitasunak eta zergatia

- Ikasten ikasteko gaitasuna.

Umeek munduko hiriburuak ikasiko dituzte jolas baten bidez haien motibazioa pizteko.

- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Erantzuna zuzena izateko, ikasleak zuzen idatzi beharko du hiriburuaren izena hizkuntza trataera egokia erabiliz. Beraz, jolasa hasi baino lehen, irakasleak dagokion izen zehatza adieraziko die (adibidez, London edo Londres).

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Jolasean umeek landutako hiriburuen izena idatzi behar dituzte erantzun bezala programak idazteko eskaintzen duen taulan. Halaber, Scratch programaren ezaugarri guztiak zeintzuk diren eta horiek erabiltzen ikasi beharko du.

- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Ikasle guztiek parte hartzen dute, elkarri laguntzen diote, konpromisoa hartzen dute eta elkarrekintzatik sortutako gatazkei aurre egiten diete, lortu nahi duten amaiera bateratura iristeko presak bultzatuta, gure kasuan etxera bueltatzea hegazkin handiago batekin.

Nori zuzendua

Ariketa hau 2. zikloko ikasleei zuzenduta dago.

Abantailak

Scratch programarekin, umeak jolas bat bezala hartuko du gaia eta munduko hiriburuak ikasiko ditu. Gainera, beti mapa aurrean izanik, erraztu egingo du umeek mapa batean kokatzeko kapazitatea izatea.

Erabili beharreko errekurtsoak

- Internet-era konektatuta dagoen ordenagailu bana

Web orria

- Scratch web ofiziala. Bertan, programa jaisteko artxiboa ere aurki dezakezu. Egindako proiektuak bertara igotzeko erregistratu behar da. Ondoren, eskaintzen duen link-a kopiatu eta blog-ean txertatu.

Scratch programaren tutoriala

Oraingo honetan Scratch programa zer den, zertarako balio duen eta nola erabiltzen den azalduko dugu tutorial honen bitartez:

mikalangelo on livestream.com. Broadcast Live Free


Hona hemen, guk aurkitutako beste tutorial batzuk:

Lehehengo honetan, hasieran pertsonai bat eta beste baliabide batzuk nola sortu daitekeen ikus daiteke:



Bigarren honetan, ikus daiteke nola jaitsi dezakegun programa eta ondoren programa azaltzen du:



Azkenik, youtube-n aurkitutako jolas bat uzten dizuegu. Helburua bonbak beste gaztelura ailegatzea da lurra ikutu barik.

Goear musika erreproduktorea + tutoriala

Goear blogean musika erreproduktore bat jartzeko aukera ematen du. Ikasleek zein irakasleek nahi dute abestia jarriko ahal izango dute. Orain dela aste batzuk jarri genuen bitarteko berria da, eta oraingo honetan prozesu berdina jarraitu dugu zuek ikus dezaduen nola txertatzen den ikasteko.



Helburu hezitzailea

Goear programaren bidez, haurrek zenbait lanetan musika txertatzeko aukera izango dute eta horrek motibazioa handituko du haiengan. Irakasleentzako ere zuzenduta dago, besteak beste, umeen aurrean aurkezten dituzten gaiak dinamikoagoak izateko musikaren bitartez.


Landutako gaitasunak eta horren zergaitia

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:

Haurrek Internet-era abiatuko dira bakarrik eta bere lanetan musika txertatzeko aukera izango dute

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:

Haurrek Internet-era abiatuko dira bakarrik eta bere lanetan musika txertatzeko aukera izango dute lanari pintzelada pertsonala emateko.

Nori zuzenduta?

Adin guztietara

Abantailak:

- Lanetan nahi dugun abestia txertatzeko aukera ematen du.
- Lana pertsonalagoa izatea lortzen du.
- Umeen motibazioa handitzen du.

Erabili beharreko errekurtsoak

Internet-era konektatuta dagoen ordenagailu bana eta goear web orrian sartu

Web orria:

www.goear.com


Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com



Aukeratu dugun abestia Bad Romance da, azkenengo hilabetetan entzuten den abesti famatuenetariko bat, Lady Gaga-rena. Halaber, abestiaren bideo clip-a zuen eskura usten dizuegu. Guri asko gustatzen zaigun abestia da, eta zuekin konpartitzea gustatuko litzaiguke.

Google maps - Romako Coliseoa

Google maps bitartekoari esker, munduko hiri eta herri askotako kaleetan ibil gaitezke. Kasu honetan, Italiako Via dei Fori Imperiali aukeratu dugu, non Coliseoa ikus dezakegu.

Kaleetan zehar ibiltzeko, ezkerrean agertzen zaigun panpina kale bateraino eraman behar dugu eta ondoren, geziekin eta zoom-arekin aurrera-atzera, ezker-eskuin eta abar egin daiteke.


Ver mapa más grande

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: NOLAKOA NAIZ? GIZA-GORPUTZA

Gaurkoan, gure taldeak aurrera eramandako sekuentzia didaktikoa aurkeztuko dizugu. Aukeratu dugun gaia Giza-gorputza izan da eta "Nolakoa naiz?" izenburua jartzea erabaki dugu. Senkuentzi didaktikoa lehenengo zikloko ikasleei zuzenduta dago.

Bertan, umeek giza-gorputzaren atal desberdinak bereiztuko ditu, baita dagokion proportzioan eta kokapen egokiarekin irudikatzea ere softonic.com web orriaren bidez ezagutu dugun bi programen bidez: youpaint eta ktuberling programak hain zuzen ere. Horiek, ordenagailuak bertan edo arbel digitalean burutuko dituzte.

Era honetan, teknologia berrien erabilpenarekin alegia, umeen motibazioa piztea lortu nahi dugu. Izan ere, teknologia berrien erabilpena umeek modu dinamikoagoan ikastea eragiten du eta umeen erantzuna oso positiboa izaten da. Hona hemen, zehatz-mehatz prestaturiko sekuentzia:

1. Helburuak:

- Giza gorputzaren atalak marraztea youpaint programaren bidez desberdintzeko.
- Irudiaren irudikapena, proportzioak eta kokapena menperatzea arbel digitala, ktuberling eta youpaint-en bidez aipatutako programak erabiltzen ikasteko.
- Programak erabiltzeko interesa azaltzea giza gorputzaren atalak barneratzeko jakin mina erakutsiz.
- Internet-en nabegatzea erosotasunez autonomia bultzatzeko.

2. Errubrika:

Errubrika da Bolonia hezkuntza programak bultzatu nahi duen ebaluazio mota. Bertan, gaitasunak banan-banan ebaluatzen dira eta lortu duten eta ez dutenaren arabera portzentaiak egokitzen dira. Gure kasuan, gaitasun bakoitzari balio berbera eman diogu, %25a hain zuzen ere.


3. Edukiak

Curriculum-era jo eta lortu nahi ditugun edukiak hiru ataletan banatu izan ditugu: kontzeptuzkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak.



Jarduerak, teknikak, materiala eta tresnak:

Prestatu ditugun jarduerak eta horiek aurrera eramateko ezinbestekoak izango diren teknikak eta materialak honako hauek izan dira:



Espazioa, Denbora eta talde mota:

Azkenik, sekuentzia didaktiko bat egitean ezinbestekoa da ikastetxeko espazio, zenbat denbora eta ikasleek nola egingo duten lan zehaztea.



Ikus daitekeen bezala, gaur egun ez bezala, umeek ordenagailu bana izan beharko lukete klasean, eta taldeka lan egitea bultzatuko dugu kooperazioa lantzeko.

MIndomo - Animalien sailkapena

Mindomo honen bidez, animalien sailkapen zehatza landuko dugu (ornodunak: ugaztunak, narrastiak, arrainak, anfibioak eta hegaztiak; ornogabeak: moluskuak, knidarioak, poriferioak, ekinodermatuak eta antropoak.

http://www.mindomo.com/view.htm?m=ff8f3bb417d24733a1bd1ac47bf33d5d

Helburu hezitzailea

Haurrek animaliak sailkatzen irakastea da guk burututako mindomo honen helburu nagusia. Horretarako, mindomo bitartekoak eskaintzen dituen aukera guztiak erabiliko ditugu.

Landutako gaitasunak eta zergatia

- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Animaliak sailkatuz eta hain bizitzeko baldintzak birpasatuz, ikasleak ingurugiroarekiko errespetua garatuko du. Gainera, problema teknologikoak ebazteko gaitasuna ere garatuko da.

- Ikasten ikasteko gaitasuna.

Ikasleak egingo drenaren plangintza egin behar du, ekintzak aurreikusi eta emaitzak eta akatsak ebaluatu behar ditu.

- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Tutorial baten bidez, umeek hizkuntza trataera egoki baten bidez mindomoa burutzeko jarraitutako pasuak azal ditzake.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Animalien sailkapena landu ez ezik, ikasleek mapa kontzeptualak egiten ikasiko dute mindomo programak eskaintzen dituen hiperbinkuluak eta beste aukera asko txertatuz.


Nori zuzendua


Ariketa hau 2. zikloko 4. mailako ikasleei zuzenduta dago.

Abantailak


Teknologia berriak erabiliz, umeek animalien sailkapena egiten ikasteaz gain, mindomo bitartekoa erabiltzen ikasiko dute. Honela, internet-en murgilduko dira lana osatzeko beharreko informazioa bilatuz.

Gainera, mapa kontzeptuala baliagarria da ariketaren edukiak argiago ulertzeko informazio esanguratsuena agertzen delako. Zer esanik ez mapa kontzeptuala txukunago agertuko dela eta aldaketak oso erraz egin daitezkeela.


Erabili beharreko errekurtsoak

- Klasean proiektatzeko pantaila handia.
- Ikasle bakoitzarentzako ordenagailu bana.

Web orria:

http://www.mindomo.com/

Mindomo programaren tutoriala

Hona hemen Mindomo programari buruz burututako azalpena.



Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com





Orain, sarean aurkitutako beste tutorial batzuk:

Lehenengo honetan, sortzaileak pantaila zein bere aurpegia eta ahotsa grabatzen ditu. Horretarako beharrezkoak dira mikrofono eta kamera bat. Bertako azalpenak oso-osoak dira bitartekoak eskaintzen dituen aukera eta ezaugarri guzti guztiak azaltzen dituelako eta ondorioz, bere zabaleragatik, bi ataletan banatuta dago.







Beste honetan, mindomoa azaltzeaz gain, mapa kontzeptual bat zer den eta zertarako balio duen azaltzen da gaztelaniaz

Azkenik, mindomoaren erabilerari buruzko mindomo bat usten dizuet.

voki-vampi!!!



Voki hau, mindomorekin erlazionatu dugu, gaiari sarrera bat emateko asmoz. Kasu honetan, gu, irakasleok, izan gara pertsonaiari ahotsa jarri doguna, baina ikasleek jartzeko aukera izango dute.

Helburu hezitzaileak:

Bitarteko hau erabilgarria izan daiteke ikasleen motibazioa pizteko haiek irakaslearen papera hartuz pertsonaiari ahotsa jartzeko aukera dutelako.

Landutako gaitasunak eta zergatia:

- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna

Ikasleek Voki erabiltzen ikasi beharko dute.

- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Ikasleek hizkuntza trataera zaindu beharko dute pertsonaiari ahotsa jarriz.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Programaren ezaugarri eta aukera guztiak ezagutu eta erabiltzen ikasiko dute.

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Ikasleen erabakiko dute zein nolako pertsonaia sortu nahi duten eta zer esango duten.

Nori zuzendua:

Lehen hezkuntzako maila guztiei oso erraza baita erabiltzeko eta entretenigarria adin guztietan. Lehenengo zikloan, umeek ordenagailuekin lehenego harremanak izango dituztenez, irakaslearen laguntza behar-beharrezkoa izango da.

Abantailak:

- Motibagarria umeentzat haiek sortzen dutelako eta azalpenak emateko beste modu bat delako.
- Arreta mantentzeko baliabidea

Erabili beharreko errekurtsoak:

Ordenagailua eta internet dira kontuan izan beharreko errekurtsoak

Web orria:

www.voki.com/

Voki-ren Tutoriala

Hona hemen Voki-ri buruz egindako tutoriala. Bertan, Voki bat nola egiten den pausuz pausu eta eskaintzen dituen aukera guztiak azaltzen ditugu.

Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com


Ondoren, internet-en aurkitutako beste tutorial batzuk:

Lehenengo hau bi ume burutu dute. Bertan, avatar bat nola egiten den azaltzeaz gain blog-ean nola txertatzen den ere adierazten dute. Umeek tutorial bat arazorik gabe egin dezaketela ikus daiteke argi eta garbi.



Bigarren azalpen hau sakonagoa da:



Azkenik, gazteleraz egindako tutoriala. Bertan, ahoz egin beharrean, sortzaileak idatziz egin ditu azalpenak. Modu honetan, azalpena ikusten den heinean gure voki pertsonala egiteko aukera izango dugu azalpenaren abiadura oso motela baita.

Hezkuntza kalitatea ez da egokia

Ekarpen honen aukeraketaren arrazoia bertan agertzen den ikuspegia deigarria egin zaigula izan da.
Patricio Meller Hezkuntza garapen zentroko kolaboratzaile eta ikertzailea da. Honen ikuspegia ere eskolaren aurrean ez da oso egokia, asko kritikatzen du egungo hezkuntza sistema eta esaten du baita ere goi mailako ikasketak garatu behar direla, baina baita ere non (zein ikastetxe) eta nola ikasiko ditugun ere. Izan ere, faktore horiek garrantzitsuak dira berarentzat.

Iruzkina: Argi dago, eta beste ekarpenetan esan dugu, gaurko hezkuntza sistemak, aurrerapausu handiak eman dituela, baina oraindik ere asko falta zaiola maila gorenera iristeko. Hemen agertzen den ikuspegia besteen haritik doa eta aurkitu ditugunen artean, hau izan da iruditu zaigun deigarrienetariko bat, bertako eztabaia gure onurako izan daitekeelako, etorkizunean irakasle izango garen neurrian.



Iturria TVN teleberrian agertutako berri bat izan da.

Hezkuntza sistemari kritika

Artikulu hau Eduardo Punset-ek idatzia da bere blog-ean, ondoren XL Semanal aldizkarian argitaratua. Hemen aipatzen diguna zera da, gure hezkuntza sarea zaharkituta dagoela. Gure ikuspuntua eta berarena nahiko antzekoak direnez, hemen uzten dizuegu link-a.



Hau berriz, honekin erlazionaturiko elkarrizketa zoragarria da.



Iruzkina: Guztiz ados gaude Eduard Punset-ekin eta elkarriztatuarekin adierazten duenean ikasiz ikasten dela. Izan ere, teoria praktikara eramaten ez bada edukiak ez dira zuzen barneratzen eta ondorioz, gure kapazitatea hutsuneak jasan ditzake. Beraz, hezkuntza esperientzian eta praktikan oinarrituta dago, baina eskola askotako hezkuntza ez da modu honetan garatzen. Azterketak egitea horren ondorioa da, ikasgelan landutakoa hala-nola buruan gordetzeko, geroago ahaztuko dutelako. Baina komenigarriagoa da ebaluazio jarraia kontuan izatea, teoria praktikara eramanten dituen ariketen edo lanen bidez.

Horretarako, oso baliagarriak dira teknologiak berriak eskaintzen dituen bitartekoak, baina ordenagailuak zuzen erabili beharko dira, adibidez, bertan ikasleek gustoko dituzten gaiak jorratzea eta gainditzen ez dituztenak menperatzen laguntzea, modu kreatibo batean.

Laburbilduz, uste dugu irakasleok etengabe osatu behar garela irakaskuntza alorrean agertzen diren metodologia berriak bereganatzeko eta praktikan jartzeko, bai gure ikasleen onurarako bai guretzako ere.