Youpaint programaren tutoriala

Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com



You paint programa haurrentzako marrazketa programa bat da. Oso erabilpen erraza du eta imaginazioa lantzeko balio digu. Kolore bizikoa da eta botoiak handitxoak izateak honen erabilpena errazten du. Arbel digital bat eduki ezkero, oso aproposa izango litzateke, bertan erabiltzea.


Helburu hezitzaileak

Programa hauen helburua, marrazketa teknikoa lantzea izango da. Programa honen bidez, arlo asko azaltzeko baliabide moduan erabili dezakegu. Marrazketa, ume guztiek gustokoa dute eta gaiak lantzeko aukera bikaina da. Koloreak lantzeko lehendabizi.

Landutako gaitasunak eta zergatia

-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:

Norberak marrazkiak aukeratu eta margotu egingo ditu. Besteei azalpenak emango dizkio erabilpena azaltzeko. Modu honetan, kontzeptuak sakonki barneratuko ditu.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:

Interneten erabilpenaren bidez, irudi berriak txertatzea eta informazioa bilatzeko(marrazki berriak) motibazioa piztea. Halaber, youpaint programa erabiltzeko gaitasuna garatzea.

- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna:

Umeek gai izango dira ordenagailu baten bidez marrazki bat egiteko eta margotzeko.

Nori zuzendua

1. eta 2. ziklorako zuzenduta dago. Erabilpena oso simplea da eta 3. ziklorako, beste programa sakonago bat erabiltzea gomendatzen dugu.

Abantailak

- Marrazteko tekniak hobetzea
- Koloreen erabilpena barneratzea
- Forma ezberdinak barneratzea
- Proportzioak lantzea
- Marrazteko eta margotzeko teknika berri bat eskaintzen du, ohikoa alde batera utziz.

Erabili beharreko errekurtsoak

- Ordenagailua
- Internet
- Youpaint programa


Web orria:

Programa jaisteko http://youpaint.softonic.com/descargar -ra jo. Softonic programak jaisteko bitarteko oso baliagarria da.


Hona hemen youpaint-i buruzko bideo bat youtubetik hartuta. Bertan arbel digital batean lantzen da eta aipatu dugunez oso programa egokia da bertan lan egiteko.



Hona hemen aurkitutako beste bi tutorial:





0 Response to "Youpaint programaren tutoriala"

Publicar un comentario