Unitate didaktikoa prestatu genuenean, ktuberling programa erabili genuen. Hona hemen programa honen erabilpena. Oso aplikazio sinplea da eta kontzeptu basikoak menperatzeko balio digu. Aplikazio hau, edozeinek erabili dezake, baina 1. ziklorako gomendatzen dugu, oso kontzeptu sinpleak lantzen diralako.
Helburu hezitzaileak
Programa honen bidez, lantzen diren helburuak, giza gorputzarekin zerikusia dute. Giza gorputzaren atal batzuen proportzioak eta kokapena da gehien lantzen dena.
Landutako gaitasunak eta zergatia
- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:
Ikasleek teknologia berrien mundua exploratzen hasiko dira. Honela, ordenagailua erabiltzen ikasiko du.
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Ume bakoitzak bere ariketa edo bere irudia sortuko du. Ariketa bakoitzaren azalpena emnago du klasekideen aurrean.
- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna:
Animali baten irudia osatuko dute, eta ondoren ikasle guztiek egindako irudiekin bilduma bat egingo dute.
Nori zuzendua
1.ziklorako bideratuta dago, oso programa simplea da. Ume txikientzako oso dibertigarria da.
Abantailak
- Ordenagailuaren erabilpena hobetzea.
- Giza gorputzen atalen kokapena burutzea.
- Imaginazioa lantzea.
- Autonimiaren garapena
Erabili beharreko errekurtsoak
- Ordenagailua
- Ktuberling programa
Web orria:
Ktuberling programa jaisteko hurrengo webgunera jo behar dugu. http://http//ktuberling.softonic.com/linux
Hona hemen, interneten aurkitutako bideo bakarra ktuberling-i buruz hitz egiten duena. Ume txiki batek, Chavez-ekin elkarrizketa bat mantentzen du eta umeak ordenagailuei buruz zer ikasi duen erakusten dio, eta zer ikasi du ume honek?? ba Ktuberling programa!

0 Response to "Ktuberling Programaren tutoriala"
Publicar un comentario