Leroy, Youtube-ko izarra


Leroy 18 urteko gasteiztar bat da eta azken asteetan bere ahotsa mundu osoan zehar zabaldu da orain dela 3 urtetik youtube sarean eskegi dituen bideoei esker. Bertan Beyonce eta beste abeslari famatuen abestiak abestu ditu gitarra edo piano baten laguntzaz eta dagoeneko bideoak 1,5 milioi bisita jaso izan dituzte orotara.

Azken egunetan asko hitz egin da haren inguruan Estatu Batuetako diskografika batek bere talentuan jarri duelako begia. Atzo, horren berria jaso genuen antena3 televista kateak informatiboetan emandako berri bati esker. Hona hemen katearen web orritik hartutako bideo:

Más vídeos en Antena3



Batez ere, ingelesez abesten du, baina gaztelaniarekin ere ausartu egin da, eta askotan ohiko artistak baino bertsio politagoak egiten ditu. Guri asko gustatu zaigunez, youtube-n eskegi dituen zenbait bideo zuekin konpartitu nahi ditugu. Bidenabar, gomendatzen zaituztegu bere youtube kontua(superleroyvv)edo myspace bisitatzea.

Beyonce – Halo




Leona Lewis - Bleeding Love



Craig David - Walking Away

0 Response to "Leroy, Youtube-ko izarra"

Publicar un comentario