Hau berriz, honekin erlazionaturiko elkarrizketa zoragarria da.
Iruzkina: Guztiz ados gaude Eduard Punset-ekin eta elkarriztatuarekin adierazten duenean ikasiz ikasten dela. Izan ere, teoria praktikara eramaten ez bada edukiak ez dira zuzen barneratzen eta ondorioz, gure kapazitatea hutsuneak jasan ditzake. Beraz, hezkuntza esperientzian eta praktikan oinarrituta dago, baina eskola askotako hezkuntza ez da modu honetan garatzen. Azterketak egitea horren ondorioa da, ikasgelan landutakoa hala-nola buruan gordetzeko, geroago ahaztuko dutelako. Baina komenigarriagoa da ebaluazio jarraia kontuan izatea, teoria praktikara eramanten dituen ariketen edo lanen bidez.
Horretarako, oso baliagarriak dira teknologiak berriak eskaintzen dituen bitartekoak, baina ordenagailuak zuzen erabili beharko dira, adibidez, bertan ikasleek gustoko dituzten gaiak jorratzea eta gainditzen ez dituztenak menperatzen laguntzea, modu kreatibo batean.
Laburbilduz, uste dugu irakasleok etengabe osatu behar garela irakaskuntza alorrean agertzen diren metodologia berriak bereganatzeko eta praktikan jartzeko, bai gure ikasleen onurarako bai guretzako ere.

0 Response to "Hezkuntza sistemari kritika"
Publicar un comentario