Jokin Lacallek informazioaren eta komunikazioaren bideak lantzen ditu Ordiziako Jakintza ikastolan; baliabide digitaletara begira, izan duen helburuetako bat teknologia berriak lantokira eta gelara hurbiltzea izan da.
Aurreko astean, Berria egunkarian irakurri genuen Lacallek Urola Institutuak antolatu dituen Informatika Astea jardunaldien barruan emango du hitzaldia “IKT baliabideak irakaskuntzan” izenekoa. Bertan, Baliabide teknologikoek eskoletan izan duten bilakaeraren eta ondorioen inguruan mintzatuko da Azkoitian.
Eskola 2.0 mugimenduaren bidez, irakasleak ohartzen dira tresna berrien bidez jardutea euren lanari bultzada emateko balio duela. Horrek irakasleen pentsamoldea aldatzera eragiten du; izan ere, baliabide horiekin lana egiteko moduak, komunikatzeko erak eta lanak partekatzeko bideak aldatu dira.
Jokin-en iritziz, irakasleak, tradizioz ondo prestatutako pertsonak izan dira, ezagutzaz beteak, jakinduria hori guztia ikasleei transmititzeko. Baliabide teknologikoen hedapenak hori aldatu du, ordea; orain, irakasleok eta ikasleek sarean sakabanatuta dagoen ezagutza lortzeko eta partekatzeko aukera dugu. Beraz, irakasleak ohartu gara gelan lantzen diren edukiak ikasleek eskura ditzaketela sarearen bidez. Ondorioz, irakasleen eta ikasleen rolak aldatu egin dira. Ikuspuntu berri batekin hasi behar dugu lanean, modu berriak erabiliz; baina, horrek, zenbait kasutan, irakasleen jarrera aldatzea eskatzen du.
Gaurko gazteentzat teknologia ez da halako berrikuntza, jaiotzatik ezagutu baitute. Hala ere, tresna horiei behar bezalako zukua ateratzea da erronka nagusia, eta, hori erakutsi egin behar zaie. Irakasle askok beldurrez hartzen dituzte tresna berriak, badakitelako ikasleek gehiago menderatzen dituztela. Baina irakasleon lana izango litzateke tresna horiek erabiliz informazioa ongi irakurtzen erakustea.
Gaurko gazteentzat teknologia ez da halako berrikuntza, jaiotzatik ezagutu baitute informatikara atxikita egonez. Hala ere, tresna horiei behar bezalako zukua ateratzea da erronka nagusia, eta, hori erakutsi egin behar zaie. Irakasle askok beldurrez hartzen dituzte tresna berriak, badakitelako ikasleek gehiago menderatzen dituztela. Baina irakasleon lana izango litzateke tresna horiek erabiliz informazioa ongi irakurtzen erakustea. Horretarako, eskolek inbertsio handia egin dute azken denboraldi honetan
Bukatzeko, Lacallek ondorioztatzen du tresnei garrantzi gehiago eman beharrean, gure metodologia aldatu beharko dugula. Lehendabizi zertan hobeto dezakegun pentsatu behar dugu, eta ondoren, horretarako zer baliabidez diren egokienak aztertu. Hutsegitea tresnaren erabilera berak ekartzen duela berrikuntza metodologikoa edo pedagogikoa ustea da.
Iruzkina: Esan beharra daukagu Jokin Lacallek eginiko lana mirestekoa dela, Eskola 2.0 -ri esker, irakaslearen jakituria garatuz doalako aukera berriak eskainiz. Baliabide horiekin lana egiteko moduak, komunikatzeko erak eta lanak partekatzeko bideak aldatu dira. Halaber, Jokin Lacallek adierazten duen bezala, irakasleen zein ikasleen rola aldatuz doa, ikasleek protagonismo handiagoa hartzen hasi delako. Izan ere, ikasleek irakaslearen paperean sartzeko aukera gehiago dituzte azalpenak haiek burutzen dituztelako ikaskideen aurrean edota ordenagailuan grabatu betirako gordetzeko eta eskura izateko.
Hala ere, uste dugu Eskola 2.0 iniziatiba oso abiadura motelean dihoala eskola askotan eta irakasleen ezagutzak alor horretan oso-oso murritzak direla. Modu honetan, Jokin-en iritziarekin bat etorriz, gure metodologia da aldatu beharreko lehenengo gauza, eta ez konponbideak bilatu harago. Hau da, ez bilatu hain urrun eskura daukagun konponbidea eta hasi metodologia berriak aurrera eramaten. Bestela, ezin izango dugu aurrera egin, eta teknologiak berriak eskaintzen dituen onurak ezingo ditugu aprobetxatu.
Iturria: berria.info

0 Response to "Jokin Lacallek Eskola 2.0-ren inguruan"
Publicar un comentario