Helburu hezitzaileak
Bitarteko honen helburua ikasleek landutako gai bat Kamera baten aurrean azaltzea edo ordenagailua erabiliz egindako lana edo proiektu azaltzea pasuz pausu da. Ondoren, egindako bideo hori norberaren kontuan egonga da gordeta aurrerago eskuragai izateko. Horrela, urte osoan zehar landutako lanak gordeta izango du kontu pertsonalean, edo taldeko kontuan talde lana bada.
Landutako gaitasunak eta zergatia
- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Lana banaka bada, ikasle bakoitzak antolatu, ikasi, grabatu eta azalpen egokia emango ditu. Hori erabilgarria izango da bere autonomiaren garapenerako eta besteei irakatsiz edukiak hobeto barneratzeko.
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Grabatu beharreko bideoan hizkuntzaren erabilera zaindu beharko dute, azalpenak argiak eta ulergarriak izan behar direlako, aurrerago ikaskideek ikasteko balioko duelako.
- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Programaren ezaugarri eta aukera guztiak ezagutuko eta erabiltzen ikasiko dute. Halaber, Bideoak grabatzen ikasi eta ondoren besteei nola erakutsi.
Nori zuzendua
4. maila, 5.maila edo 6.maila erabiltzeko egokia iruditzen zaigu. Hala ere, gainontzeko kurtsoetan irakaslearen laguntzarekin erabili daiteke gauza zehatz batzuk azaltzen ikasteko tecnología berreen bidez.
Abantailak
- Ikasten lagundu
- Irakasten ikasten dute
- Ikasitakoa hobeto barneratzen dute ikaskideei egindako azalpenen bidez.
- Haurren motibazioa eta autoestima areagotu
Erabili beharreko errekurtsoak
- Ordenagailua
- Internet
- Procaster
- Aurikularrak
- Mikrofonoa
- Kamara aukeran
Web orriak:
- Procaster programa jaisteko link-a

0 Response to "Procaster programa eta Livestream web orria"
Publicar un comentario