voki-vampi!!!



Voki hau, mindomorekin erlazionatu dugu, gaiari sarrera bat emateko asmoz. Kasu honetan, gu, irakasleok, izan gara pertsonaiari ahotsa jarri doguna, baina ikasleek jartzeko aukera izango dute.

Helburu hezitzaileak:

Bitarteko hau erabilgarria izan daiteke ikasleen motibazioa pizteko haiek irakaslearen papera hartuz pertsonaiari ahotsa jartzeko aukera dutelako.

Landutako gaitasunak eta zergatia:

- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna

Ikasleek Voki erabiltzen ikasi beharko dute.

- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Ikasleek hizkuntza trataera zaindu beharko dute pertsonaiari ahotsa jarriz.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Programaren ezaugarri eta aukera guztiak ezagutu eta erabiltzen ikasiko dute.

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Ikasleen erabakiko dute zein nolako pertsonaia sortu nahi duten eta zer esango duten.

Nori zuzendua:

Lehen hezkuntzako maila guztiei oso erraza baita erabiltzeko eta entretenigarria adin guztietan. Lehenengo zikloan, umeek ordenagailuekin lehenego harremanak izango dituztenez, irakaslearen laguntza behar-beharrezkoa izango da.

Abantailak:

- Motibagarria umeentzat haiek sortzen dutelako eta azalpenak emateko beste modu bat delako.
- Arreta mantentzeko baliabidea

Erabili beharreko errekurtsoak:

Ordenagailua eta internet dira kontuan izan beharreko errekurtsoak

Web orria:

www.voki.com/

0 Response to "voki-vampi!!!"

Publicar un comentario