Conoce más sobre este proyecto
Helburu hezitzailea
Scratch programaren bidez umeek geografia ikastea nahi dugu. Irakaslearen helburu nagusia umeen motibazioa da oso gai monotono baten aurrean jolas baten bidez.
Landutako gaitasunak eta zergatia
- Ikasten ikasteko gaitasuna.
Umeek munduko hiriburuak ikasiko dituzte jolas baten bidez haien motibazioa pizteko.
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
Erantzuna zuzena izateko, ikasleak zuzen idatzi beharko du hiriburuaren izena hizkuntza trataera egokia erabiliz. Beraz, jolasa hasi baino lehen, irakasleak dagokion izen zehatza adieraziko die (adibidez, London edo Londres).
- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Jolasean umeek landutako hiriburuen izena idatzi behar dituzte erantzun bezala programak idazteko eskaintzen duen taulan. Halaber, Scratch programaren ezaugarri guztiak zeintzuk diren eta horiek erabiltzen ikasi beharko du.
- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Ikasle guztiek parte hartzen dute, elkarri laguntzen diote, konpromisoa hartzen dute eta elkarrekintzatik sortutako gatazkei aurre egiten diete, lortu nahi duten amaiera bateratura iristeko presak bultzatuta, gure kasuan etxera bueltatzea hegazkin handiago batekin.
Nori zuzendua
Ariketa hau 2. zikloko ikasleei zuzenduta dago.
Abantailak
Scratch programarekin, umeak jolas bat bezala hartuko du gaia eta munduko hiriburuak ikasiko ditu. Gainera, beti mapa aurrean izanik, erraztu egingo du umeek mapa batean kokatzeko kapazitatea izatea.
Erabili beharreko errekurtsoak
- Internet-era konektatuta dagoen ordenagailu bana
Web orria
- Scratch web ofiziala. Bertan, programa jaisteko artxiboa ere aurki dezakezu. Egindako proiektuak bertara igotzeko erregistratu behar da. Ondoren, eskaintzen duen link-a kopiatu eta blog-ean txertatu.

0 Response to "Scratch proiektua. Geografia ikasten"
Publicar un comentario