Goear musika erreproduktorea + tutoriala

Goear blogean musika erreproduktore bat jartzeko aukera ematen du. Ikasleek zein irakasleek nahi dute abestia jarriko ahal izango dute. Orain dela aste batzuk jarri genuen bitarteko berria da, eta oraingo honetan prozesu berdina jarraitu dugu zuek ikus dezaduen nola txertatzen den ikasteko.



Helburu hezitzailea

Goear programaren bidez, haurrek zenbait lanetan musika txertatzeko aukera izango dute eta horrek motibazioa handituko du haiengan. Irakasleentzako ere zuzenduta dago, besteak beste, umeen aurrean aurkezten dituzten gaiak dinamikoagoak izateko musikaren bitartez.


Landutako gaitasunak eta horren zergaitia

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:

Haurrek Internet-era abiatuko dira bakarrik eta bere lanetan musika txertatzeko aukera izango dute

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:

Haurrek Internet-era abiatuko dira bakarrik eta bere lanetan musika txertatzeko aukera izango dute lanari pintzelada pertsonala emateko.

Nori zuzenduta?

Adin guztietara

Abantailak:

- Lanetan nahi dugun abestia txertatzeko aukera ematen du.
- Lana pertsonalagoa izatea lortzen du.
- Umeen motibazioa handitzen du.

Erabili beharreko errekurtsoak

Internet-era konektatuta dagoen ordenagailu bana eta goear web orrian sartu

Web orria:

www.goear.com


Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com



Aukeratu dugun abestia Bad Romance da, azkenengo hilabetetan entzuten den abesti famatuenetariko bat, Lady Gaga-rena. Halaber, abestiaren bideo clip-a zuen eskura usten dizuegu. Guri asko gustatzen zaigun abestia da, eta zuekin konpartitzea gustatuko litzaiguke.

0 Response to "Goear musika erreproduktorea + tutoriala"

Publicar un comentario