Sarrera!!!


Josu Figueroa, Garazi Iriondo eta Aratz Sánchez gara, Gasteizko Magisteritza eskolako hiru ikasle, Lehen Hezkuntza espezialitatekoak hain zuzen ere. Blog honetan lauhiruhilabetean zehar teknologia berrien inguruan egindako lan guztiak txertatuko ditugu, dagokion azalpena emanez (helburu hezitzaileak, gaitasunak, nori zuzendua, bitartekoen erabilera, abantailak, etab.). Halaber, bitarteko bakoitzaren tutoriala zuekin konpartituko ditugu, non programa bakoitzaren ezaugarriak azalduko ditugun adibideen bidez. Gainera, klasean landutako bitartekoak ez ezik, beste batzuk ere landuko ditugu. Bestalde, gehigarriak dira klasean landu ditugun beste kontzeptuak, hala nola, eguraldia jartzeko accuweather, zenbat bisita izaten ditugun jakiteko clustrmaps... Horietaz aparte, guk beste batzuk bilatu ditugu: horoskopoak jartzeko, erloju bat, egutegia, jolasak...

Bestalde, blog-en bost berri edo ekarpen jarri ditugu. Bertan, berriaren nondik norakoak azaltzen ditugu, beti ere bitarteko grafiko batetaz baliatuz. Gainera, bakoitzaren iruzkina burutu izan dugu. Zuek horrelakoak egin izanez gero, ez ahaztu informazio iturria jarri.

Bestalde, eta lanekin bukatzeko, giza-gorputzari buruzko sekuentzia didaktiko bat egin dugu. Bertan, lehen ezagutzen ez genituen bi programa erabiltzea gomendatzen dizuegu.

Blog-a aurrera eramateko finkatu ditugun helburu zehatzak honako hauek dira:

- Hezkuntzari bideraturiko erabilpen eta teknologi berriak bultzatzea eta erabiltzen ikastea.
- Autonomia eta garapen pertsonala izatea.
- Teknologia berrien garrantzia irakaskuntzan zabaltzea
- Sormena bultzatzea.
- Hizkuntza trataera egokia bultzatzea jendearen aurrean hitz egitenez edo ordenagailuaren aurrean lanak eskuragarri izateko.
- Kooperazioa eta besteekiko harremana bultzatzea.
- Norberaren garapena eta autokontzeptua lortzea.

Espero dugu gure lana baliagarria izatea zuen jakituria zabaltzeko eta azpimarratutako helburuak lortzeko.

Youpaint programaren tutoriala

Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com



You paint programa haurrentzako marrazketa programa bat da. Oso erabilpen erraza du eta imaginazioa lantzeko balio digu. Kolore bizikoa da eta botoiak handitxoak izateak honen erabilpena errazten du. Arbel digital bat eduki ezkero, oso aproposa izango litzateke, bertan erabiltzea.


Helburu hezitzaileak

Programa hauen helburua, marrazketa teknikoa lantzea izango da. Programa honen bidez, arlo asko azaltzeko baliabide moduan erabili dezakegu. Marrazketa, ume guztiek gustokoa dute eta gaiak lantzeko aukera bikaina da. Koloreak lantzeko lehendabizi.

Landutako gaitasunak eta zergatia

-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:

Norberak marrazkiak aukeratu eta margotu egingo ditu. Besteei azalpenak emango dizkio erabilpena azaltzeko. Modu honetan, kontzeptuak sakonki barneratuko ditu.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:

Interneten erabilpenaren bidez, irudi berriak txertatzea eta informazioa bilatzeko(marrazki berriak) motibazioa piztea. Halaber, youpaint programa erabiltzeko gaitasuna garatzea.

- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna:

Umeek gai izango dira ordenagailu baten bidez marrazki bat egiteko eta margotzeko.

Nori zuzendua

1. eta 2. ziklorako zuzenduta dago. Erabilpena oso simplea da eta 3. ziklorako, beste programa sakonago bat erabiltzea gomendatzen dugu.

Abantailak

- Marrazteko tekniak hobetzea
- Koloreen erabilpena barneratzea
- Forma ezberdinak barneratzea
- Proportzioak lantzea
- Marrazteko eta margotzeko teknika berri bat eskaintzen du, ohikoa alde batera utziz.

Erabili beharreko errekurtsoak

- Ordenagailua
- Internet
- Youpaint programa


Web orria:

Programa jaisteko http://youpaint.softonic.com/descargar -ra jo. Softonic programak jaisteko bitarteko oso baliagarria da.


Hona hemen youpaint-i buruzko bideo bat youtubetik hartuta. Bertan arbel digital batean lantzen da eta aipatu dugunez oso programa egokia da bertan lan egiteko.



Hona hemen aurkitutako beste bi tutorial:





Ktuberling Programaren tutoriala

Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com



Unitate didaktikoa prestatu genuenean, ktuberling programa erabili genuen. Hona hemen programa honen erabilpena. Oso aplikazio sinplea da eta kontzeptu basikoak menperatzeko balio digu. Aplikazio hau, edozeinek erabili dezake, baina 1. ziklorako gomendatzen dugu, oso kontzeptu sinpleak lantzen diralako.


Helburu hezitzaileak

Programa honen bidez, lantzen diren helburuak, giza gorputzarekin zerikusia dute. Giza gorputzaren atal batzuen proportzioak eta kokapena da gehien lantzen dena.

Landutako gaitasunak eta zergatia

- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna:

Ikasleek teknologia berrien mundua exploratzen hasiko dira. Honela, ordenagailua erabiltzen ikasiko du.

-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Ume bakoitzak bere ariketa edo bere irudia sortuko du. Ariketa bakoitzaren azalpena emnago du klasekideen aurrean.

- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna:

Animali baten irudia osatuko dute, eta ondoren ikasle guztiek egindako irudiekin bilduma bat egingo dute.

Nori zuzendua

1.ziklorako bideratuta dago, oso programa simplea da. Ume txikientzako oso dibertigarria da.

Abantailak

- Ordenagailuaren erabilpena hobetzea.
- Giza gorputzen atalen kokapena burutzea.
- Imaginazioa lantzea.
- Autonimiaren garapena

Erabili beharreko errekurtsoak

- Ordenagailua
- Ktuberling programa

Web orria:

Ktuberling programa jaisteko hurrengo webgunera jo behar dugu. http://http//ktuberling.softonic.com/linux

Hona hemen, interneten aurkitutako bideo bakarra ktuberling-i buruz hitz egiten duena. Ume txiki batek, Chavez-ekin elkarrizketa bat mantentzen du eta umeak ordenagailuei buruz zer ikasi duen erakusten dio, eta zer ikasi du ume honek?? ba Ktuberling programa!

Leroy, Youtube-ko izarra


Leroy 18 urteko gasteiztar bat da eta azken asteetan bere ahotsa mundu osoan zehar zabaldu da orain dela 3 urtetik youtube sarean eskegi dituen bideoei esker. Bertan Beyonce eta beste abeslari famatuen abestiak abestu ditu gitarra edo piano baten laguntzaz eta dagoeneko bideoak 1,5 milioi bisita jaso izan dituzte orotara.

Azken egunetan asko hitz egin da haren inguruan Estatu Batuetako diskografika batek bere talentuan jarri duelako begia. Atzo, horren berria jaso genuen antena3 televista kateak informatiboetan emandako berri bati esker. Hona hemen katearen web orritik hartutako bideo:

Más vídeos en Antena3



Batez ere, ingelesez abesten du, baina gaztelaniarekin ere ausartu egin da, eta askotan ohiko artistak baino bertsio politagoak egiten ditu. Guri asko gustatu zaigunez, youtube-n eskegi dituen zenbait bideo zuekin konpartitu nahi ditugu. Bidenabar, gomendatzen zaituztegu bere youtube kontua(superleroyvv)edo myspace bisitatzea.

Beyonce – Halo




Leona Lewis - Bleeding Love



Craig David - Walking Away

Human Calendar

Oraintxe bertan Human Calendar bat txertatu dugu gure blog-ean. Horretarako http://www.humancalendar.com/portable.php web orri horretan sartu gara eta bertan nahi dugun tamaina aukeratu dugu. Ondoren URL-a kopiatu eta gadgets berri bat ireki dugu link-a pegatzeko. Ikus dezakegun bezala, mota desberdinekoak daude. Hemen jarriko dudana beste aukera bat da:

Procaster programa eta Livestream web orria

Behin bitarteko bakoitzari buruzko tutoriala egin ondoren, Procaster programa eta Livestream.com web orria aztertuko ditugu, ezinbestekoak direnak tutorialak aurrera eramateko.




Helburu hezitzaileak

Bitarteko honen helburua ikasleek landutako gai bat Kamera baten aurrean azaltzea edo ordenagailua erabiliz egindako lana edo proiektu azaltzea pasuz pausu da. Ondoren, egindako bideo hori norberaren kontuan egonga da gordeta aurrerago eskuragai izateko. Horrela, urte osoan zehar landutako lanak gordeta izango du kontu pertsonalean, edo taldeko kontuan talde lana bada.

Landutako gaitasunak eta zergatia

- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Lana banaka bada, ikasle bakoitzak antolatu, ikasi, grabatu eta azalpen egokia emango ditu. Hori erabilgarria izango da bere autonomiaren garapenerako eta besteei irakatsiz edukiak hobeto barneratzeko.

- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Grabatu beharreko bideoan hizkuntzaren erabilera zaindu beharko dute, azalpenak argiak eta ulergarriak izan behar direlako, aurrerago ikaskideek ikasteko balioko duelako.

- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Programaren ezaugarri eta aukera guztiak ezagutuko eta erabiltzen ikasiko dute. Halaber, Bideoak grabatzen ikasi eta ondoren besteei nola erakutsi.

Nori zuzendua

4. maila, 5.maila edo 6.maila erabiltzeko egokia iruditzen zaigu. Hala ere, gainontzeko kurtsoetan irakaslearen laguntzarekin erabili daiteke gauza zehatz batzuk azaltzen ikasteko tecnología berreen bidez.

Abantailak


- Ikasten lagundu
- Irakasten ikasten dute
- Ikasitakoa hobeto barneratzen dute ikaskideei egindako azalpenen bidez.
- Haurren motibazioa eta autoestima areagotu

Erabili beharreko errekurtsoak

- Ordenagailua
- Internet
- Procaster
- Aurikularrak
- Mikrofonoa
- Kamara aukeran

Web orriak:

- livestream.com

- Procaster programa jaisteko link-a

Procaster programa eta Livestream web orriari buruzko tutorialak

Orain arte egindako tutorialak egiteko, ezinbestekoak izan dira Procaster programa izatea eta Livestream web orrian kontu bat sortzea. Lehenengoa,ordenagailuan egiten dugun mugimendu guztiak, audioa eta gure aurpegia grabatzeko aukerak eskaintzen ditu, ondoren sortutako bideoak gure blogean txertatzeko. Ikusiko dugun bezala, tutorial hauek zuzenean egin daitezke. Hona hemen zenbait adibide:

Watch live streaming video from mikalangelo at livestream.com


Hona hemen sarean aurkitu ditugun tutorial batzuk:




Beste hau gaztelaniaz eginda dago, eta bertan livestream web orrian nola sartu eta bere ezaugarri nagusiak azaltzen dira.



Azkenik, zuzenean ikus daitekeen musika kate bat erakusten dizuegu. Hori lortu daiteke livestream web orriaren bidez.

Watch live streaming video from 1_music_channel at livestream.com