SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: NOLAKOA NAIZ? GIZA-GORPUTZA

Gaurkoan, gure taldeak aurrera eramandako sekuentzia didaktikoa aurkeztuko dizugu. Aukeratu dugun gaia Giza-gorputza izan da eta "Nolakoa naiz?" izenburua jartzea erabaki dugu. Senkuentzi didaktikoa lehenengo zikloko ikasleei zuzenduta dago.

Bertan, umeek giza-gorputzaren atal desberdinak bereiztuko ditu, baita dagokion proportzioan eta kokapen egokiarekin irudikatzea ere softonic.com web orriaren bidez ezagutu dugun bi programen bidez: youpaint eta ktuberling programak hain zuzen ere. Horiek, ordenagailuak bertan edo arbel digitalean burutuko dituzte.

Era honetan, teknologia berrien erabilpenarekin alegia, umeen motibazioa piztea lortu nahi dugu. Izan ere, teknologia berrien erabilpena umeek modu dinamikoagoan ikastea eragiten du eta umeen erantzuna oso positiboa izaten da. Hona hemen, zehatz-mehatz prestaturiko sekuentzia:

1. Helburuak:

- Giza gorputzaren atalak marraztea youpaint programaren bidez desberdintzeko.
- Irudiaren irudikapena, proportzioak eta kokapena menperatzea arbel digitala, ktuberling eta youpaint-en bidez aipatutako programak erabiltzen ikasteko.
- Programak erabiltzeko interesa azaltzea giza gorputzaren atalak barneratzeko jakin mina erakutsiz.
- Internet-en nabegatzea erosotasunez autonomia bultzatzeko.

2. Errubrika:

Errubrika da Bolonia hezkuntza programak bultzatu nahi duen ebaluazio mota. Bertan, gaitasunak banan-banan ebaluatzen dira eta lortu duten eta ez dutenaren arabera portzentaiak egokitzen dira. Gure kasuan, gaitasun bakoitzari balio berbera eman diogu, %25a hain zuzen ere.


3. Edukiak

Curriculum-era jo eta lortu nahi ditugun edukiak hiru ataletan banatu izan ditugu: kontzeptuzkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak.



Jarduerak, teknikak, materiala eta tresnak:

Prestatu ditugun jarduerak eta horiek aurrera eramateko ezinbestekoak izango diren teknikak eta materialak honako hauek izan dira:



Espazioa, Denbora eta talde mota:

Azkenik, sekuentzia didaktiko bat egitean ezinbestekoa da ikastetxeko espazio, zenbat denbora eta ikasleek nola egingo duten lan zehaztea.



Ikus daitekeen bezala, gaur egun ez bezala, umeek ordenagailu bana izan beharko lukete klasean, eta taldeka lan egitea bultzatuko dugu kooperazioa lantzeko.

0 Response to "SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: NOLAKOA NAIZ? GIZA-GORPUTZA"

Publicar un comentario