kaixo Lagunak!!!!

Josu Figueroa, Garazi Iriondo eta Aratz Sánchez gara eta Bolg honetan lauhiruhilabetean zehar egindako lan guztiak txertatuko ditugu, dagokion azalpena emanez (helburu hezitzaileak, gaitasunak, nori zuzendua, bitartekoen erabilera, abantailak, etab.). Halaber, bitarteko bakoitzaren tutoriala zuekin konpartituko ditugu, non programa bakoitzaren ezaugarriak azalduko ditugun adibideen bidez. Gainera, klasean landutako bitartekoak ez ezik, beste batzuk ere landuko ditugu. Gehigarriak dira klasean landu ditugun beste kontzeptuak, hala nola, eguraldia jartzeko accuweather, eta zenbat bisita izaten ditugun jakiteko clustrmaps. Horietaz aparte, guk beste batzuk bilatu ditugu: horoskopoak jartzeko, erloju bat, egutegia, jolasak...

Bestalde, blog-en bost berri edo ekarpen jarri ditugu. Bertan, berriaren nondik norakoak azaltzen ditugu, beti ere bitarteko grafiko batetaz baliatuz. Gainera, bakoitzaren iruzkina burutu izan dugu. Zuek horrelakoak egin izanez gero, ez ahaztu informazio iturria jarri.

Espero dugu gure lana baliagarria izatea zuen jakituria zabaltzeko.

0 Response to "kaixo Lagunak!!!!"

Publicar un comentario