Donostia, Google Earth-eko lehiaketa baten finalista

Berria egunkariaren web orrian irakurri dugu Donostiako hiria beste lau hiriekin batera Google Earth-ek antolatzen duen "Model your town" (Modelatu zure hiria) lehiaketaren finalera ailegatu dela, Pedro Domequ, Eneka Mujika, Jan Wesbur, Gabriel Garcia eta Southvisionek bideratu duten proiektuari esker, non hiriko tokirik esanguratsuenak hiru dimentsioetan ikus daitezkeen. Hiri euskalduna Barranco-Lima (Peru), Braunschweig Niedersachsen (Alemania), Dursley (Britainia Handia) eta West Palm Beach (Florida, Amerikako Estatu Batuak)hiriekin lehiatuko da.

Finala apirilaren azkeneko astean izango da eta arduradunek irabazlea aurkeztuko dute maiatzaren 15ean.

Odon Elorza alkateak hiriko web gunean beren proiektua bozkatzeko gune bat jarri duela adierazi du aldi berean 2016ko Kulturako Europar hiriburuko kandidatura sustatzeko asmoz.

Ekarpen honen zergatia Donostiako kandidaturari publizitatea ematea eta honela irabaztea da. Bidenabar, aprobetxatzen dugu hiriari sorte ona opatzeko!!! ;)




Iruzkina: Teknologia berriekin erlazio zuzena duen lehiaketa batean parte hartzen duen hirietako bat euskal hiriburu bat izatea harro-harro sentiarazten nau. Gainera, Donostia hain hiri polita izanik, ondo etorriko zaio kandidatura hau turismoa zabaltzeko eta mundu osoan ezaguna izateko. Izan ere, Google Earth oso aproposa da leku turistikoak online bisitatzeko. Guri behintzat, asko gustatzen zaigu bidaia bat egin bain lehen zein monumentu edo paisaiak ikusi ditugun aztertzea. Modu honetan, hirira ailegatzerakoan primeran orientatuko zara eta arazorik gabe jakingo duzu non dauden bisitatu nahi ditugun erakinak eta abar. Beraz, leku berri batean galduta ez sentiarazteko balio du Google Earth-ek.

Gaur, ekainak 21, albistea jarri genuenetik, bi hilabete pasa dira eta dagoeneko badakigu nor izan den irabazlea. Zoritxarrez ez da Donostia izan, Lima-ko Barranco hiria baizik. Hala ere, esan beharra dago Donostiak burututako lana mirestekoa dela.

Zorionak Barranco!!!



0 Response to "Donostia, Google Earth-eko lehiaketa baten finalista"

Publicar un comentario